

EUSKARA GURE ESKOLAN
BULARRETIK
MINTZORA
Ikasturte honetan irakur zaletasuna eta euskara bultzatzeko asmoz,
egitasmo berri bat jarri dugu martxan eskolan,
“Bularretik mintzora” deiturikoa. Egitasmoa hau
2 urteko geletan hasi eta 2.mailararte zabalduko dugu.
Poliki-poliki
honen berri plazaratzen joango gara. Dena dela, hemen duzue helbide
interesgarri hau informazioa jasotzeko
aukera paregabea eskaintzen dizuena .
EUSLE KANPAINA
Bestaldetik, 3. mailatik 6. mailara EUSLE deituriko kanpainarekin hasi gara. Honen bitartez, ikasleen arteko harremanetan euskararen erabilera handitzea da gure helburua. Astez aste , euskararen eusleak protagonistak izango dira eta beraiei esker erabilera hobetuko dugu.
Bestaldetik, 3. mailatik 6. mailara EUSLE deituriko kanpainarekin hasi gara. Honen bitartez, ikasleen arteko harremanetan euskararen erabilera handitzea da gure helburua. Astez aste , euskararen eusleak protagonistak izango dira eta beraiei esker erabilera hobetuko dugu.
BERBETAN (ETA KITTON agertzen den bezala)
Berbetan egitasmoak urtetik urtera gora egiten jarraitzen du. Gaur egun 100 lagun inguru daude Gurasoak

EUSLEaren figura aurtengo beste berritasun bat.
Talde naturalen kasuan, gaitasun gabezia baino gehiago, ohitura falta egoten da. Hori dela eta, EUSLEA taldeak aukeratutako persona bat izango da. Honek, denbora tarte jakin batean (aste bat, hilabete bat…), euskarari eutsiko dio, nahiz eta besteek gazteleraz egin.
EKINTZA OSAGARRI MORDOA
Taldeen arteko harremanak bultzatzeko, euskal harreman sarea zabaltzeko eta euskera aisialdi eta gozamenarekin lotzeko ikasturte osorako eskaintza zabala prestatu dute antolatzaileek: irteerak, hitzaldiak, ikuskizunak, lehiaketak… etabarrez josta dator aurtengo egitaraua. Guzti hau azaltzeko diptikoak argitaratu dira.
“Euskaraz Primeran!” kanpaina taberna eta dendetan
Euskara maila ez da berdina tabernari edo dendari guztien artean, baina hori ez da oztopo, hasierako hitza behintzat, euskaraz izateko. Gero bakoitzaren gaitasunaren arabera modu batera edo bestera moldatzen dira, "baina pixkanaka-pixkana gero eta euskara gehiago erabiltzea lortuko dugu".
Dendari eta ostalarientzat ere ekintza osagarri ugari aurrekusten dituzte antolatzaileek, beti ere euskararen erabilera bultzateko; koktel ikastaroa, opariak biltzeko modu orijinalak, erosketak euskaraz egiteko lelo lehiaketa, gila lehiaketa… eta abar.
No hay comentarios:
Publicar un comentario