GAUR, MAIATZAK 12, EIBARKO UDALETXEKO
ARETO NAGUSIAN “AGENDA 21”eko BATZAR NAGUSIA IZAN DA. BERTAN HERRIKO IKASTETXEETAKO ORDAEZKARIAK IZAN
GARA.
Ikasturte honetako proiektua “BIODIBERTSITATEA” izan da eta gu bi gaien inguruan aritu gara; alde batetik espezie inbaditzaileak eta bestetik nola areagotu gure biodibertsitatea.
Ikasturte honetako proiektua “BIODIBERTSITATEA” izan da eta gu bi gaien inguruan aritu gara; alde batetik espezie inbaditzaileak eta bestetik nola areagotu gure biodibertsitatea.
1.- Lehenengo gauza
espezie inbaditzaileen inguruan ondorengo informazioa lortu genuen: zeintzuk
diren, nola heldu diren hona eta ze kalte sortzen dituzten.
Behatu dugu Eibarren
honelako espezie inbaditzaile batzuk gure artean ditugula, adibidez: LIZTOR
ASIATIKOA , FLORIDAKO DORTOKA ETA PANPA-LEZKA LANDAREA.
Liztor
Asiatikoak bertako erleak erasotzen ditu eta honek eragin zuzena du gure
biodibertsitatean. Nork ez du negu honetan hainbat zuhaitz, teilatuetatik
liztor Asiatiko hauen erlauntz erraldoiak txintxilikatuta ikusi? Negua lotan
igaro ondoren berriro ere hasiko dira beraien erlauntzak eraikitzen eta bertako
erleak erasotzen.
Zeinek ez du eskatu
maskota bezala dortoka txikitxo horietako bat? Zein politak diren txikiak
direnean, baina…. hazten direnean? Zelako usaina,beldurra… eta orain zer?
Dortoka hauek herritik pasatzen den ibaian, laku, edo putzuetan askatu ditugu
eta bertako jaun da jabe egin dira, bertako biodibertsitatea erasotuz.
Pampa lezka gure
lorategiak aipantzeko ekarri zen, oso azkar ugaltzen direnez bazter guztietan
ikus ditzakegu «PLUMERO» HORIEK.
HONEN INGURUAN HAU DA UDALETXEARI PROPOSATU
DIOGUNA:
- ZE NEURRI HARTUKO DITU UDALAK HONEN INGURUAN?
- ZER EGIN DEZAKEGU HERRITARROK ARAZO HONEN AURREAN?
UDALETXEKO ZINEGOTZIAK ERANTZUN
DIGU OSO GARRANTZITSUA DELA LIZTOR ASIATIKOAREN ERLAUNTZAREN BAT IKUSTEN
DUGUNEAN UDALTZAINGOARI ABISATU BEHAR DIOGULA ETA BERAIEK PROTOKOLO BAT DUTELA
MARTXAN IPINTZEKO, ERLAUNTZA KENDU BAINO LEHEN LIZTORRAK HIL EGIN BEHAR
DIRELAKO.
2.- Bestetik, herriko
berdegunetan nola areagotu
biodibertsitatea ikertu dugu. Honetarako gure eskola parean, etxe artean parke
batzuk daude eta gure asmoa hauek ikertzea izan zen, baina ezin izan dugu
obretan hasi direlako. Obrak bukatzen hasi dira eta ohartu gara berdeguneak
lehen zeudenak baino txikiagoak direla.
ZERGATIK?
GURE PROPOSAMENAK:
•
LORATEGI BERTIKALAK KOKATZEA, HONELA ESPEZIE ASKO BERTAN BIZI DAITEZKE
BERTAKO BIODIBERTSITATEA AREAGOTUZ.
GURE ESKAERA KONTUTAN IZANGO DUTELA ESAN DIGUTE ETA INTSEKTUENTZAT HOTELAK
IPINTZEAREN IDEIA GUSTATU EGIN ZAIE.
AGENDA 21
Gure
ikastetxean orain dela 5 ikasturte Eskola
Agenda 21 programa garatzen gaude eta
orain artean honako gai hauek landu ditugu:energia berriztagarriak,
kontsumo arduratsua, ura, mugikortasuna eta elikadura jasangarria. Argi dago
gure eskolak Jasangarritasunarekiko apustua
egin duela.
Honela,
urte hauetan eskola jasangarriagoaren aldeko apustu honetan ondorengo
konpromisoak hartzen joan gara:
·
Urterik urte, Eskolako
Agenda 21eko proiektu desberdinak maila zehatzetan integratzen dira, oinarrizko
hezkuntza bukatzerako ikasleek ingurumen hezkuntzaren konpetentzia pertsonalak,
zientifiko-teknologikoak, sozialak eta zibikoak gara ditzaten.
- Ikastetxeak erosketa berdea egiten du: material birziklatuak, birziklatu daitezkeenak eta hurbilekoak.
- Ikastetxeak baliabideen (ura, papera, energia…) kudeaketa jasangarria burutzen du: paperaren erabilera egokia sustapena, ur txorroten kontrola, argien erabilera egokia.
- Eskolak hondakinen kudeaketa egokia egiten du: sortzen diren hondakin guztien birziklapena ziurtatzea, eta ahal den eta hondakin gutxien sortzea.
- Kontsumo arduratsua eta jasangarria: bertako eta sasoiko produktuak bultzatuz.
- Eskolan martxan jarri dugun baratza aurrera eraman.
Aurtengo ikasturterako Agenda 21
proposamen berri batekin datorkigu: BIODIBERTSITATEA.
Biodibertsitatea
da gure altxorrik handiena. Azken urteotan bizidun
mota asko eta asko ari da desagertzen gure artetik eta beste asko galtzeko
zorian daude. Biodibertsitatearen galera hau da seguruenik gaur egun daukagun ingurumen-arazorik larriena.
Bestetik oraindik ez ditugu ezagutzen gure artean bizi diren espezieak. Gai
honen inguruan ikasturtean zehar ekintza desberdinak burutzen joango gara eta
Blog honetan jarduera hauen berri izango duzue.
Ya
son 5 los años en los que nuestra escuela comenzó a desarrollar el programa de
“Agenda 21”. Durante estos cursos se trabajaron temas como: las energías
renovables, el consumo responsable, el agua, la movilidad y la alimentación
sostenible. Está bien claro que nuestra escuela ha hecho una apuesta por la
sostenibilidad.
- Con el objetivo de que al finalizar la enseñanza obligatoria nuestros/as alumnos/as hayan desarrollado la competencia científico-tecnológico, social, cívico y personal en lo referente al medio ambiente integraremos en algún curso aquellos proyectos propuestos por la Agenda 21.
- Realizamos una gestión sostenible de los recursos (agua, papel, energía...): impulsamos el uso adecuado del papel, control de los grifos y uso adecuado de la luz.
- Compra de productos ecológicos: material reciclado, aquel que se puede reciclar y los más cercanos.
- Gestión adecuada de los residuos que se generan y el objetivo de generar la menor cantidad posible de residuos.
- Consumo responsable y sostenible: productos de temporada y locales.
- Seguir trabajando en el proyecto del huerto escolar
Para
este curso el programa de Agenda 21 propone el proyecto de la BIODIVERSIDAD.
La
biodiversidad es nuestro mayor tesoro. Durante estos últimos años han
desparecido muchas especies y otras tanto están a punto de hacerlo. Está
perdida de la biodiversidad, a hoy en día, es uno de los problemas más
preocupantes de nuestro medio ambiente y a todo ésto tendríamos que unir la
falta de información sobre esas especies animales y vegetales que nos rodean.
Durante este curso todas aquellas actividades que vayamos trabajando las iremos subiendo al Blog de la escuela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario