EUSKERA - Eusleak, Bularretik mintzora,...

Bularretik Mintzora ... ETA KITTOn argitaratuta Bularretik Mintzora egitasmoa 2016-2017. ikasturtean Eibar osora zabalduko dela Eman dute aditzera arduradunek: "Gaur egun lehen urratsak ematen ari da San Andres ikastetxea. Horretarako irakasleak formazioa jasotzen ari dira Itziar Zubizarretaren eskutik eta motxila ibiltaria ere martxan dabil, liburutegitik etxera eta eskolara joan-etorriak egiten. Liburutegian BM txokoa prest dago, kalitatezko liburu zoragarriz hornitua. Dena bide onetik doa eta are hobeagotik joango da, datorren ikasturtean San Andresen zabaldu berri den ate honetatik veste ikastetxe batzuk ere sartuko baitira udalaren eta liburutegiaren babesarekin…




EUSKARA GURE ESKOLAN
BULARRETIK MINTZORA

Ikasturte honetan irakur zaletasuna eta euskara bultzatzeko asmoz, egitasmo berri bat  jarri dugu martxan eskolan, “Bularretik mintzora” deiturikoa. Egitasmoa hau  2 urteko geletan hasi eta 2.mailararte zabalduko  dugu.

Poliki-poliki honen berri plazaratzen joango gara. Dena dela, hemen duzue helbide interesgarri hau  informazioa jasotzeko aukera paregabea eskaintzen dizuena .

EUSLE KANPAINA
Bestaldetik, 3. mailatik 6. mailara EUSLE deituriko kanpainarekin hasi gara. Honen bitartez, ikasleen arteko harremanetan euskararen erabilera handitzea da gure  helburua. Astez aste , euskararen eusleak protagonistak izango dira eta beraiei esker erabilera hobetuko dugu.
                                                                                                                                                       






BERBETAN (ETA KITTON agertzen den bezala)
Berbetan egitasmoak urtetik urtera gora egiten jarraitzen du. Gaur egun 100 lagun inguru daude Gurasoak
Berbetan eta Berbetan Orokorrean izena emanda eta kopuru hau handitzea izango da ikasturte honetako erronka nagusia.
Antolatzaileek adierazi dutenez, “astean ordu eta erdi ateratzea zaila zela ikusten genuen eta ezezagunekin elkartzea, hasiera batean behintzat, oztopo txiki bat izan zitekela antzeman genuen. Horri buelta eman nahi diogu eta tabernari eta dendariekin erabiltzen dugun metodología bera aplikatuko dugu, baina kasu honetan kuadrilla edo talde naturaletara aplikatuta. Parkean umeei merienda emateko elkartzen den guraso taldea, edota ostiraletan poteatzera irtetzen den lagunartea… Betiko jendea, betikoa egiten, hau da euren eguneroko ohiturak aldatu gabe euskarari tartea egitea. Konpromiso txiki batzuk hartuta, adibidez; umeek bokadilloa jaten duten bitartean behintzat geu euskaraz, edota ostiraleko lehen potea behintzat euskaraz…“
EUSLEaren figura aurtengo beste berritasun bat.
Talde naturalen kasuan, gaitasun gabezia baino gehiago, ohitura falta egoten da. Hori dela eta, EUSLEA taldeak aukeratutako persona bat izango da. Honek, denbora tarte jakin batean (aste bat, hilabete bat…), euskarari eutsiko dio, nahiz eta besteek gazteleraz egin.
EKINTZA OSAGARRI MORDOA
Taldeen arteko harremanak bultzatzeko, euskal harreman sarea zabaltzeko eta euskera aisialdi eta gozamenarekin lotzeko ikasturte osorako eskaintza zabala prestatu dute antolatzaileek: irteerak, hitzaldiak, ikuskizunak, lehiaketak… etabarrez josta dator aurtengo egitaraua. Guzti hau azaltzeko diptikoak argitaratu dira.
“Euskaraz Primeran!” kanpaina taberna eta dendetan
Euskara maila ez da berdina tabernari edo dendari guztien artean, baina hori ez da oztopo, hasierako hitza behintzat, euskaraz izateko. Gero bakoitzaren gaitasunaren arabera modu batera edo bestera moldatzen dira, "baina pixkanaka-pixkana gero eta euskara gehiago erabiltzea lortuko dugu".
Dendari eta ostalarientzat ere ekintza osagarri ugari aurrekusten dituzte antolatzaileek, beti ere euskararen erabilera bultzateko; koktel ikastaroa, opariak biltzeko modu orijinalak, erosketak euskaraz egiteko lelo lehiaketa, gila lehiaketa… eta abar.

No hay comentarios:

Publicar un comentario