AGENDA 21














GAUR, MAIATZAK 12, EIBARKO UDALETXEKO ARETO NAGUSIAN “AGENDA 21”eko BATZAR NAGUSIA IZAN DA. BERTAN  HERRIKO IKASTETXEETAKO ORDAEZKARIAK IZAN GARA.



 Ikasturte honetako proiektua  “BIODIBERTSITATEA” izan da  eta gu bi gaien inguruan aritu gara; alde batetik espezie  inbaditzaileak eta bestetik nola areagotu gure biodibertsitatea.

1.- Lehenengo gauza espezie inbaditzaileen inguruan ondorengo informazioa lortu genuen: zeintzuk diren, nola heldu diren hona eta ze kalte sortzen dituzten.
Behatu dugu Eibarren honelako espezie inbaditzaile batzuk gure artean ditugula, adibidez: LIZTOR ASIATIKOA , FLORIDAKO DORTOKA ETA PANPA-LEZKA LANDAREA.
Liztor Asiatikoak bertako erleak erasotzen ditu eta honek eragin zuzena du gure biodibertsitatean. Nork ez du negu honetan hainbat zuhaitz, teilatuetatik liztor Asiatiko hauen erlauntz erraldoiak txintxilikatuta ikusi? Negua lotan igaro ondoren berriro ere hasiko dira beraien erlauntzak eraikitzen eta bertako erleak erasotzen.
Zeinek ez du eskatu maskota bezala dortoka txikitxo horietako bat? Zein politak diren txikiak direnean, baina…. hazten direnean? Zelako usaina,beldurra… eta orain zer? Dortoka hauek herritik pasatzen den ibaian, laku, edo putzuetan askatu ditugu eta bertako jaun da jabe egin dira, bertako biodibertsitatea erasotuz.
Pampa lezka gure lorategiak aipantzeko ekarri zen, oso azkar ugaltzen direnez bazter guztietan ikus ditzakegu «PLUMERO» HORIEK.


HONEN INGURUAN HAU DA UDALETXEARI PROPOSATU
DIOGUNA:
  • ZE NEURRI HARTUKO DITU UDALAK HONEN INGURUAN?
  • ZER EGIN DEZAKEGU HERRITARROK ARAZO HONEN AURREAN?
UDALETXEKO ZINEGOTZIAK ERANTZUN DIGU OSO GARRANTZITSUA DELA LIZTOR ASIATIKOAREN ERLAUNTZAREN BAT IKUSTEN DUGUNEAN UDALTZAINGOARI ABISATU BEHAR DIOGULA ETA BERAIEK PROTOKOLO BAT DUTELA MARTXAN IPINTZEKO, ERLAUNTZA KENDU BAINO LEHEN LIZTORRAK HIL EGIN BEHAR DIRELAKO.

2.- Bestetik, herriko  berdegunetan  nola areagotu biodibertsitatea ikertu dugu. Honetarako gure eskola parean, etxe artean parke batzuk daude eta gure asmoa hauek ikertzea izan zen, baina ezin izan dugu obretan hasi direlako. Obrak bukatzen hasi dira eta ohartu gara berdeguneak lehen zeudenak baino txikiagoak direla.



 ZERGATIK?
GURE PROPOSAMENAK:

      INTSEKTUENTZAT HOTELAK IPINTZEA INGURUNEAN FUNTZIO GARRANTZITSU BAT DUTELAKO.
      LORATEGI BERTIKALAK KOKATZEA, HONELA ESPEZIE ASKO BERTAN BIZI DAITEZKE BERTAKO BIODIBERTSITATEA AREAGOTUZ.
GURE ESKAERA KONTUTAN IZANGO DUTELA ESAN DIGUTE ETA INTSEKTUENTZAT HOTELAK IPINTZEAREN IDEIA GUSTATU EGIN ZAIE.




AGENDA 21
Gure ikastetxean orain dela  5 ikasturte Eskola Agenda 21 programa garatzen gaude eta  orain artean honako gai hauek landu ditugu:energia berriztagarriak, kontsumo arduratsua, ura, mugikortasuna eta elikadura jasangarria. Argi dago gure  eskolak Jasangarritasunarekiko apustua egin duela.

Honela, urte hauetan eskola jasangarriagoaren aldeko apustu honetan ondorengo konpromisoak hartzen joan gara:


·        Urterik urte, Eskolako Agenda 21eko proiektu desberdinak maila zehatzetan integratzen dira, oinarrizko hezkuntza bukatzerako ikasleek ingurumen hezkuntzaren konpetentzia pertsonalak, zientifiko-teknologikoak, sozialak eta zibikoak gara ditzaten.

  • Ikastetxeak erosketa berdea egiten du: material birziklatuak, birziklatu daitezkeenak eta hurbilekoak.
  • Ikastetxeak baliabideen (ura, papera, energia…) kudeaketa   jasangarria burutzen du: paperaren erabilera egokia sustapena, ur txorroten kontrola, argien erabilera egokia.
  • Eskolak hondakinen kudeaketa egokia egiten du: sortzen diren hondakin guztien birziklapena ziurtatzea, eta ahal den eta hondakin gutxien sortzea.
  • Kontsumo arduratsua eta jasangarria: bertako eta sasoiko produktuak bultzatuz.
  • Eskolan martxan jarri dugun baratza aurrera eraman.



Aurtengo ikasturterako Agenda 21 proposamen berri batekin datorkigu: BIODIBERTSITATEA.

Biodibertsitatea da gure altxorrik handiena. Azken urteotan bizidun mota asko eta asko ari da desagertzen gure artetik eta beste asko galtzeko zorian daude. Biodibertsitatearen galera hau da seguruenik  gaur egun daukagun ingurumen-arazorik larriena. Bestetik oraindik ez ditugu ezagutzen gure artean bizi diren espezieak. Gai honen inguruan ikasturtean zehar ekintza desberdinak burutzen joango gara eta Blog honetan jarduera hauen berri izango duzue.


Ya son 5 los años en los que nuestra escuela comenzó a desarrollar el programa de “Agenda 21”. Durante estos cursos se trabajaron temas como: las energías renovables, el consumo responsable, el agua, la movilidad y la alimentación sostenible. Está bien claro que nuestra escuela ha hecho una apuesta por la sostenibilidad.

Así durante estos 5 años hemos ido adquiriendo los siguientes compromisos:

  • Con el objetivo de que al finalizar la enseñanza obligatoria nuestros/as alumnos/as hayan desarrollado la competencia científico-tecnológico, social, cívico y personal en lo referente al medio ambiente integraremos en algún curso aquellos proyectos propuestos por la Agenda 21.
  • Realizamos una gestión sostenible de los recursos (agua, papel, energía...): impulsamos el uso adecuado del papel, control de los grifos y uso adecuado de la luz.
  • Compra de productos ecológicos: material reciclado, aquel que se puede reciclar y los más cercanos.
  • Gestión adecuada de los residuos que se generan y el objetivo de generar la menor cantidad posible de residuos.
  • Consumo responsable y sostenible: productos de temporada y locales.
  • Seguir trabajando en el proyecto del huerto escolar



Para este curso el programa de Agenda 21 propone el proyecto  de la BIODIVERSIDAD.

La biodiversidad es nuestro mayor tesoro. Durante estos últimos años han desparecido muchas especies y otras tanto están a punto de hacerlo. Está perdida de la biodiversidad, a hoy en día, es uno de los problemas más preocupantes de nuestro medio ambiente y a todo ésto tendríamos que unir la falta de información sobre esas especies animales y vegetales que nos rodean.
 
Durante este curso todas aquellas actividades que vayamos trabajando las iremos subiendo al Blog de la escuela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario